Saltatu eta joan eduki nagusira

BERDINTASUNAREN ESKUTIK

Aurreko ostegunean Irungo kaleak ezagutu genituen beste modu batean. Ba al zenekien garai batean 310 kaleetatik 2 bakarrik zeukaten emakumearen izena? 


Berditasun Zerbitzuak urteak daramatza ðŸ‘©ðŸ‘© emakumeen rol hisorikoa azpimarratzen eta horregatik ibilaldi polit bat egin genuen historian zehar,  inude, urketari, jostun... hasita ezagunetakoak bukatua, esate baterako, 


Dolores Salis, Menchu Gal edo Julia Iruretagoyenaren




Dolores Eskulturagile eta esmaltean aritua eta aditua izateaz gainera, idazlea ere izan zen. 1899 urtean jaio zen, Beraun etxe ederrean. neska izateagatik Doloresi musika eta etxeko anderea izaten erakutsi zioten bakarrik.Hasiera batean eskulturan aritu zen, harri gogorreko blokeak zuzenean zintzelez eta mazoz landuz, baina urteak pasata indarra galtzen hasi zen eta eskulturaren ordez esmaltearekin hasi zen. 


Adituak aipatuta zenbait leku eta pertsonaien bizitzan zerikusia izan zuten inguruak bisitatu genituen. Gainera hauen inguruko galdetegi bat bete genuen modu dibertigarri batean. 


Klikatu hemen argazkiak ikusteko.










Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

INGELESEKO MURGILTZE PROGRAMA

 Kaixo lagunak! Aurreko urtarrilean Beire Aterpetxean egon ginen Ingeleseko murgiltze programan parte hartzen. Bizipen zoragarria izan zen eta astebete pasa genuen etxetik kanpo! Urduri xamar joan ginen arren, poz pozik bueltatu ginen denak!  Aukera paregabea izan zen bertako begiraleekin  ingelesa praktikatzeko.  Bideo honetan duzue astearen laburpentxoa.

AZAROAK 25

Seigarren mailako ikasleok egun honekin bat egiteko, Sastrakako emakumeek abesten duten "Aurre egingo dizueten emakumeak" abestia ikasi eta abestu dugu. Larruazala oilo ipurdi moduan jartzen duen horietako kanta bat da. Azaroaren 27an berriz, Asun Casasola etorri zen gurekin hitz egitera eta gure galderak entzutera. Goiz polita pasa genuen eta bere jatortasuna eskertzeko, bonboi batzuk eta landare bat oparitu genizkion.    ESKERRIK ASKO, ASUN!!!

HIRUBIDERA GOAZ!

 Aurreko astean LH6ko ikasleak Hirubide bixitatzera joan ginen.  Eskola eta bertako ekintzak ezagutzeko aukera izan genuen.  Poz pozik bueltatu ginen eskolara. Hemen dituzue atera genituen argazkiak.