Saltatu eta joan eduki nagusira

TEKNOLOGIA BERRIEKIN EDONOLA? EDO NOLA?

TEKNO KLIK💻🖱️

Azaroak 2 eta 3-an, 6.mailako ikasleek Tekno Klik tailerra jaso genuen.


Tekno klik teknologia berriei buruzko formakuntza bat da. Teknologia berria ondo erabiltzen azaldu zuen eta gure sare sozialetako kontuak modu pribatuan jartzeko gomendatu zigun gure babeserako. Lehenengo mugikorra erakutsi zuen eta teknologiaren eboluzioa ere azaldu zigun. Lehenengo mugikora DynaTAC 8000X izan zela esan zuen eta azkena Samsung Galaxy S22 Series. Gure argazki pribatuak ez bidaltzeko edo publikatzeko ere gomendatu zigun.








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

INGELESEKO MURGILTZE PROGRAMA

 Kaixo lagunak! Aurreko urtarrilean Beire Aterpetxean egon ginen Ingeleseko murgiltze programan parte hartzen. Bizipen zoragarria izan zen eta astebete pasa genuen etxetik kanpo! Urduri xamar joan ginen arren, poz pozik bueltatu ginen denak!  Aukera paregabea izan zen bertako begiraleekin  ingelesa praktikatzeko.  Bideo honetan duzue astearen laburpentxoa.

AZAROAK 25

Seigarren mailako ikasleok egun honekin bat egiteko, Sastrakako emakumeek abesten duten "Aurre egingo dizueten emakumeak" abestia ikasi eta abestu dugu. Larruazala oilo ipurdi moduan jartzen duen horietako kanta bat da. Azaroaren 27an berriz, Asun Casasola etorri zen gurekin hitz egitera eta gure galderak entzutera. Goiz polita pasa genuen eta bere jatortasuna eskertzeko, bonboi batzuk eta landare bat oparitu genizkion.    ESKERRIK ASKO, ASUN!!!

HIRUBIDERA GOAZ!

 Aurreko astean LH6ko ikasleak Hirubide bixitatzera joan ginen.  Eskola eta bertako ekintzak ezagutzeko aukera izan genuen.  Poz pozik bueltatu ginen eskolara. Hemen dituzue atera genituen argazkiak.