Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2024

AZAROAK 25

Seigarren mailako ikasleok egun honekin bat egiteko, Sastrakako emakumeek abesten duten "Aurre egingo dizueten emakumeak" abestia ikasi eta abestu dugu. Larruazala oilo ipurdi moduan jartzen duen horietako kanta bat da. Azaroaren 27an berriz, Asun Casasola etorri zen gurekin hitz egitera eta gure galderak entzutera. Goiz polita pasa genuen eta bere jatortasuna eskertzeko, bonboi batzuk eta landare bat oparitu genizkion.    ESKERRIK ASKO, ASUN!!!