Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Gure jatorria ezagutzen

 LH 6ko ikasleek, euren familien jatorriaren inguruan ikerketa txiki bat egin zuten. Ondoren, bere arbasoen herrialdeak mapan kokatu zituzten.
Azkenaldiko argitalpenak

SUHILTZAILEAK BISITAN

Suhiltzaileengana joan ginen 5.mailako ikasleak aurreko egunetan. Beraien jantziak, ibilgailuak, tresnak, entrenamenduak etab. ikusteko aukera izan genuen. Eskailera-kamioi batean eta 30m inguruko altuerara igo ginen, beraien ibilgailuetan paseo bat eman, eta baita benetako larrialdi baten aurrean nola jokatzen duten ikusi genuen.  Eskolatik bertan dugun aukera hau, nola ez dugu aprobetxatuko ba? Egin klik argazki gehiago ikusteko!

IRRI SARRITAN EGIN DUGU IRRISARRIN

A ze abenturak,  a ze bertigoak,  a ze urduritasunak,  ta ze irriak. zenbat laster,    zenbat natura,  zenbat lagun,  ta zenbat ekintza.  Tirolina, arborismoa, zentzumenak naturan, orioentazio jolasak etab.ez disfrutatu dugu 6.mailakoak Irrisarrin. Astelehenetik asteazkenera bitartean hantxen egon gara, naturaz blai eta gorputza erabat aktibatua ekintza ugaritan.  Gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen eta ikusi zeinen ongi pasatu dugun! 

BERDINTASUNAREN ESKUTIK

Aurreko ostegunean Irungo kaleak  ezagutu genituen beste modu batean. Ba al zenekien garai batean 310 kaleetatik 2 bakarrik zeukaten emakumearen izena?  Berditasun Zerbitzuak urteak daramatza  👩👩  emakumeen rol hisorikoa azpimarratzen eta horregatik ibilaldi polit bat egin genuen historian zehar,    inude, urketari, jostun... hasita ezagunetakoak bukatua, esate baterako,  Dolores Salis, Menchu Gal edo Julia Iruretagoyenaren Dolores   Eskulturagile eta esmaltean aritua eta aditua izateaz gainera, idazlea ere izan zen.  1899 urtean jaio zen,   Beraun etxe ederrean.  neska izateagatik Doloresi musika eta etxeko anderea izaten erakutsi zioten bakarrik. Hasiera batean eskulturan aritu zen, harri gogorreko blokeak zuzenean zintzelez eta mazoz landuz, baina urteak pasata indarra galtzen hasi zen eta eskulturaren ordez esmaltearekin hasi zen.   Adituak aipatuta zenbait leku  eta pertsonaien bizitzan zerikusia izan zuten inguruak bisitatu genituen. Gainera hauen inguruko galdetegi bat bete

STEAM: LABORATEGI SAIOA

  STEAM: LABORATEGI SAIOA     Nola funtzionatzen du zirkuitu elektriko batek?                         5. Mailako ikasleek ederki ondo dakite nola funtzionantzen duen zirkuito elektriko batek. Z uk ere animatuko zinateke etxean zirkuitu bat egitea??? Horretarako behar duzun materiala , hauxe da: 4,5 V pila batç Bi koloretako kable elektrikoa. (3-15cmkoa) B onbilla txiki bat Kartoi bat, oinarri moduan   Motor bat Etengailua Materiala prest duzunean, hasiko zara zirkuito montatzen. Horretarako pauso hauek jarraituko dituzu: Kableei plastikozko isolatzailea kendu. Mutur batek pilari lotu eta besteak bonbillari. Motorra ere kableekin lotu, baita etengailua ere. Pauso guztiak eman ondoren, egiaztatu behar duzu bonbilla pizten den ala ez!!!!!!     EZETZ ETXEAN ZIRKUITU BAT EGIN!!!!!!!!!

TEKNOLOGIA BERRIEKIN EDONOLA? EDO NOLA?

TEKNO KLIK 💻🖱️ Azaroak 2 eta 3-an , 6.mailako ikasleek Tekno Klik tailerra jaso genuen. Tekno klik teknologia berriei buruzko formakuntza bat da. Teknologia berria ondo erabiltzen azaldu zuen eta gure sare sozialetako kontuak modu pribatuan jartzeko gomendatu zigun gure babeserako. Lehenengo mugikorra erakutsi zuen eta teknologiaren eboluzioa ere azaldu zigun. Lehenengo mugikora DynaTAC 8000X izan zela esan zuen eta azkena Samsung Galaxy S22 Series. Gure argazki pribatuak ez bidaltzeko edo publikatzeko ere gomendatu zigun.